XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nik eta Karmelok egiñalak egiten dizkiagu.

Guk dakarrena dakarrenarekin ondo jartzen saiatzen gaituk.

Geiago zer egitea nai dezute?.

Itzak ederrak, baiña guk beti arrantxo txarra, ta tenienteak etzigun sinisten, esanda ere.

Eta, bere burua libratzeagatik, sarjentoei agindu zigun, arek egiten zuan lana egiteko.

Lenengo eguna neri tokatu zitzaidan.

Potajea zan: garbantzua.

Ondo egosia, baiña oliorik gabe.

Gero, gisadu izenekoa: ezur-puska batzuk, aragi gutxi, oso egosita.

An etzegoan kolesterol-bildurrik.

Esan nion, tenienteak probatu arte ez partitzeko.

Ekarri arazi genduan, probatu zuan da ona zegoala ta partitzeko.

Ala, arekin pasa giñan.

Nik geiago ez nuan probatu.

Beste sarjentoak ere ez det uste.

Ordurako ez dakit iru edo lau giñan.

Bat, Ernani'ko Elias.

Orio kozineroari gogor egin zitzaion gure joera, eta Eliasi eta neri kargu artu zigun.

Guk gurea esan genion: an zerbait pasatzen zala ta alperrik zebiltzala; azkenean Aitonari esango geniola.

Gure Orio ta Karmelo, auek biak baiziran kozineroak, orduan jalki ziran: kabo furriela zala txaldarra; aragia, arrautzak eta arraia oso gutxi ekartzen zuala; azukrea eta olioa ekarri egiten zuala, baiña atzera eraman.

Etzekitela seguru, baiña saldu egingo zuala.

Ondoren, egun batean, tenientearekin izketan ari giñan da esan zigun: - Badirudi sukaldeko arazoa zuzendu dala.